Enpresa

mekalki enpresa

MEKALKI S. COOP.

Mekalki S. Coop. azpi-kontratazio enpresa bat da; 1993. urtean sortu zen, pieza mota ororen txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan jarduteko, betiere, planoa, Bezeroaren argibideak edo laginak oinarri hartuta.

Serie txiki eta ertainak dira gure espezializazioa, eta mekanizazio soluzio integralak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.

Sektore hauetan zentratuta dago gure jarduna: Makina-erreminta, Taldeko Ondasunak, Forjaketa, Galdaketa, Igogailuak, Eolikoak, Automobilgintza,…

ENPRESAREN FILOSOFIA.

Gizarte ekonomia arloko enpresa garen aldetik, gure bezeroen beharrak asetzea da gure helburua eta, horretarako, ezinbesteko baldintza izango da gure zerbitzuen kalitatea bermatzea, gure enpresaren jarraitutasuna bermatu nahi badugu. Bezeroak dira gure erantzukizun nagusia; haiek gabe ez genuke izateko arrazoirik. Zintzotasun eta zuzentasun osoz jarduteko asmoa dugu harreman guztietan.

KALITATE POLITIKA.

MEKALKI Kooperatibako Zuzendaritzak enpresako kideei zein BEZERO eta HORNITZAILEEI adierazi nahi die zein izango den gure Kalitate Politika:

Mekalki Koop. Elkarteak txirbil-harroketa bidezko piezen mekanizazioan lan egiten du, plano, jarraibide edo laginen arabera. Prozesu horien etengabeko hobekuntza sustatu, lege eta arauak bete eta kalitatezko kudeaketa lana burutzeko xedez, Kalitate Kudeaketarako Sistema bat ezarri du. Horren oinarriak kalitate helburuen eta prozesu-adierazle guztien ezarpen, hobekuntza eta jarraipena izango dira.

Gure helburua bezeroen asebetetze-maila ahalik eta handiena izatea da, barneko zein kanpoko bezeroen kasuan. Gure balio nagusiak:

  • Gure bezeroen beharrizan, lege baldintza eta arauen arabera lan egitea, neurrira egokitutako zerbitzu on bat emate aldera.
  • Erakundeko pertsona guztiok geure gain hartu eta partekatu behar ditugun erantzukizuna eta zorroztasuna, denon artean parte hartuz, ikasten jarraitzeko.
  • Eraginkortasun ekonomikoa; egonkortasuna, segurtasuna eta konfiantza bideratzeko.

GURE JARDUNAREN ARDATZ DIREN BALIOAK.

Bezeroarekiko konpromisoa

zerbitzu ona eskainiz; kalitate, prezio eta epe egokiak. Arazoak konpontzeaz gain, hori guztia fidelizaziora bideratzen dugu.

Esfortzurik handiena

egiten dugu zure beharrizan eta asmoak zeintzuk diren ezagutzeko, eta produktu, prezio zein zerbitzuari dagokienez KALITATEA bermatzeko.

Erakundeko pertsona guztien esfortzuak bideratzen ditugu

bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitatea bermatu eta hobetzeko.

Kalitatearekiko konpromisoa.

2000. urtean UNE-EN ISO 9001:2008 arauaren araberako Kudeaketa Sistemaren Ziurtapena jaso genuen AENORen eskutik.

Kalitatea

bezeroen asebetetze gisa ulertzen dugu; hau da, eskaintzen dizkiegun zerbitzuekin pozik egoteak du lehentasuna.

Pertsonekiko konpromisoa

erakundea osatzen dugun pertsona guztien aldetik. Zentzu horretan, zure beharrizanak asetzean zentratzen gara, egonkortasun, norberaren errealizazio, motibazio eta inplikazioa sustatuz. MEKALKIko gizon eta emakumeen garapena da gure arrakastaren gakoa.

Give your website a premium touchup with these free WordPress themes using responsive design, seo friendly designs www.bigtheme.net/wordpress

Utilizamos cookies para mejorar nuestro sitio web y su experiencia al visitarlo. Para descubrir más sobre las cookies que utilizamos y como eliminarlas, vea nuestra política de cookies.

  Acepto las cookies de este sitio.